FUENTE DE VIDA
GUZTIONTZAKO URA
NBEren arabera, ia 900 milioi pertsona bizi dira ur edangarririk gabe munduan.
Hamar urte dira NBEk planetako pobreenen bizitza hobetzeko konpromisoak hartu zituela,baina oraindik ere, 884 milioi pertsona bizi dira ur edangarririk gabe, eta 2.600 milioik, berriz,ez dute saneamenduko gutxieneko zerbitzurik.
Aurreikuspenek diotenez, erritmo honetan jarraituz gero, 2015erako 2.700 milioi izango dira, hazkunde demografikoaren ondorioz. Saneamendu zerbitzurik ez duten 2.600 milioi horietatik
kopuru handi bat Asiaren hegoaldean eta Saharaz hegoaldeko Afrikan bizi da.
ZER EGITEN DUGU?
Ur edangarria behar duten biztanleen egarria asetzea dugu helburu.
Ekarpen txiki bat eginez, bizi-iturri oparoak eraiki ahal izango ditugu.
Ipar-Pokoteko abeltzainak ur garbiz hornitzeko proiektua dugu esku artean.