top of page

ONURADUNAK ETA PARTE HARTZEKO MODUAK:

 

Onuradunak Keniako ipar-ekialdeko Pokot etniakoak dira. Inguru horretakoak, etengabe larrez

aldatzen ibiltzen diren abeltzainak izan dira betidanik, baina azken 20 urteotan finkatzen ari dira. Keniako ipar-ekialdean nekazaritza landu daiteke. Garapenaren ondorioz, eskolatutako haurrak ugaritu egin dira eta jada % 55era iritsi da tasa.

 

Biztanleek abereak dituzte, baina balio ekonomiko eskasa dute, hala nola, behi batek 200 ml esne soilik ekoizten du eguneko urtaro hezean zehar. Euririk gabeko hilabeteetan ez du esnerik ekoizten. Ahuntzek 50 ml. ekoizten dute. Noizean behin, sendagaiak ordaintzeko, arropak erosteko edo ikasketak ordaintzeko, abereak saldu egiten dituzte, hori guztia oso garestia baita Keniako estandarretarako.

 

Putzu bakoitzeko berehalako onuradunak honakoak izango direla espero da: 850 pertsona, 8.000 ahuntz eta 3.400 behi.Zeharkako onuradunak, berriz, honako hauek izango dira: Bizilagun horien 1.200 senide eta Kadam mendietako (Uganda) larreetarantz egiten duten transumantzian inguru horretatik pasako diren 4.000 ahuntz eta 3.200 behi.




PROIEKTUAREN TOKIKO ARDURADUNAREN DATUAK: Tomas Herreros Baroja.

 

District Education Board-eko kide da eta baita Ipar-Pokot barrutiko Kiwawa eta Alale-ko UrKontseiluko kide ere. Apaiz eta misiolari konboniarra da eta 2006tik dabil inguru horietan. 80ko hamarkadan ere han egon zen 9 urtez.

 



ERREALITATEA...
 

Gaur egun, ura da arazo nagusietakoa Afrikan.Ur edangarririk ez izateak osasun arazo larriak sortzen ditu, eta haurren heriotza-tasa altuaren kausa zuzena da.

 

300 milioi afrikar inguruk ez du ur edangarririk, eta kontinenteko 14 herrialdek gutxienez, urik ere ez du.


.

UR GARBIA IPAR-POKOTEKO ABELTZAINENTZAT


HERRIALDEA: Kenia


TOKIKO KIDEA: Misiolari Konboniarrak Amakuriat-en.



PROIEKTUAREN KOSTUA: 22.000 euros ur-ponpadun bi putzutarako.

LANDU NAHI DIREN ARAZOEN DESKRIBAPENA: Kamokos inguruan bizi diren 850 biztanle inguru ur edangarriz hornitzea da helburua. Familia bakoitzak eguneko 40 litro ur kontsumitzen ditu. Ur edangarri eta garbiarekin tifus eta disenteria kasuak murriztuko dira. Ur garbiaz biztanleria gehiago egonkortuko da eta inguruko landak hobeto landu ahal izango dituzte. Horrela, lehorte garaietako janari eskasiaren arazoa 

konponduko da. Ura hurbil izanik, ura eurek eraman eta zerba-baratze txikiak ureztatu ahal izango dituzte, urtaro lehorrean ere barazkiak izateko.

 

 

Zuloak egiteko, Kenian lan egiten duten konpainiak kontratatzen dira. Misioko makinekin eta langileekin egiten da putzuen mantenimendua.Putzuren bat zulatu behar bada, tokiko herritarrek kostuaren % 2ko laguntza ematen dute. (Ezin dute gehiago eman) Putzuen mantenimenduan gastuen herena ordaintzen dute, nahiz eta kontribuzioa handitzen saiatzen ari garen.




 

 

                     LEHEN PROIEKTUA

bottom of page